Itsas-mailatik 760 metroko altueran dago eta Iruñetik 25 kilometrora, Arga ibaiaren eskuinaldean. Iparraldean Iragi dauka mugakide, ekialdean Urtasun, hegoaldean Leranoz, eta mendebaldean Esain. 2020. urtean 5 bizilagun zituen.
Errege jaurerriko antzinako hiribildua izan zen, eta 1280an, Iragi, Leranotz, Artzinia eta Gurbindokoekin batera, bertako bizilagunek urtero 100 soldata eta 40 kahiz garagar eta olozko petxa zor zuten.
1835-1845eko erreformetara arte, bailarako diputatuak eta txandaka etxeen artean izendatutako errejidore batek gobernatzen zuten tokia, (bost etxe eta bat hondatua XVIII. mendearen amaieran, bost bizilagun 1849an). Azken data horretan erretorearen aurkezpen-eskubidea Zangozako Ureta etxeari zegokion. Usetxiko haurrek Zubiriko eskolan ikasten zuten.
San Esteban Eliza txikiak, haranean geratzen den XII. mendeko portada erromaniko bakarra gordetzen du bere hormen artean. Dirudienez, uneren batean, portada iparraldeko hormatik hegoaldera eraman zuten, eta gaur egun hantxe dago. Kanpandorrea duela gutxi zaharberritu dute.
Antzinako garbitokia . Lanerako tokia izateaz gain, herritarren topaguneak eta solasguneak ziren. Kanturako, istorioak kontatzeko zein eguneroko bizitzako gertakarien gorabeherak ezagutzeko leku aproposa izateaz gain, komunitatearen bizitzan jazotzen ziren hainbat gertaera ere sortzen ziren bertan.
Usetxiko begiratokia. gailur eta mendi-magalez jositako ibilbide ederra igarotzen da Usetxitik, bere kokapen geografikoa dela eta, ikuspegi bikainak eskaintzen dituena. Usetxiko begiratokia gisa da ezaguna bidea, eta Baratxueta (1.148 m) eta Usetximendi tontorrera garamatza. Tartean, Anue-Esteribar trikuharri estazioaren zati bat aurkituko dugu, Armaiako trikuharria, hain zuzen, bi lauza eta tumulu zirkularraz osatutako espazioa.
Abuztuaren 6 inguruan ospatzen dira.
ITURRIAK
* Diccionario geográfico-histórico de España por la Real Academia de la Historia, I. atala, Nafarroako Erresumaren, Bizkaiko Jaurerriaren eta Araba eta Gipuzkoako probintzien bilduma egiten duena (1802). * Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar de Pascual Madoz (1845-50). * Nafarroako Unibertsitateko Artxibo Etnografikoa. * Nafarroako Herri Artxiboa. * Nafarroako Entziklopedia Handia.