“Ilurdozko Ekipamendu Eraikina” proiektua Esteribarko Udalak sustatu du, udal ekipamenduetarako azpiegiturak sortzeko programaren baitan. Nafarroako Mendialdea - Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren laguntza jaso du, LGENF programak (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) eta Nafarroako Gobernuak finantzatua.
Programaren kudeaketa Cederna-Garalur Tokiko Ekintza Taldeak egin du. Talde hori lanean ari da "Nafarroako Mendiaren" garapen sozioekonomikoa bultzatzeko, pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako tokiko eta eskualdeko politikak eta ekintzak babestu, eta, horretarako, zerbitzu publiko eta pribatuen sarea sendotuz, herritarrak landa-ingurunera erakarri eta bertan mantentzeko.
Arkitektura bioklimatikoaren baliabideak erabili dira eraginkortasun energetiko handia lortze aldera, hortaz, berokuntza eta hozte beharrak nabarmen murriztuko dira.
Ilurdozko bizilagunen elkartearekin lagapen hitzarmena egin da, eraikina erabili eta gozatu ahal izateko.