Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

OLLOKI INFORMAZIOA

Fotografía Local Olloki

“Ollokiko Ekipamendu Eraikina” proiektua Esteribarko Udalak sustatu du, udal ekipamenduetarako azpiegiturak sortzeko programaren baitan. Nafarroako Mendialdea - Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren laguntza jaso du, LGENF programak (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) eta Nafarroako Gobernuak finantzatua. Passivhaus moldearekin bat eraiki da, berokuntza eta hozte beharrak % 75era bitarte jaistea lortzeko, arkitektura bioklimatikoaren baliabideak erabiliz, eraginkortasun energetiko handia lortze aldera. Passivhaus ziurtapena.

Gizarte Etxea aspaldi eskatu du Olloki jendeak eta, bertan, kirol jarduerak egiten dira, hala nola pilates, gorputz jarrera zuzentzea, zumba, kangoo power, etab. Kultur jarduerak, hala nola pintura, katekesia, euskara ikastaroak, ingelesa, etab. Orreaga Musika Eskolak bertan eskolak ematen dizkie Ollokiko ikasleei.

Hiri kanpaldiak ere egiten dira oporraldietan. Hainbat gela ditu, jendeak oro har alokatzeko modukoak, bilerak, hitzaldiak eta beste egiteko. Kudeaketaz Zubilan Udal Sozietatea arduratzen da.

Udalak hitzarmena egina du Ollokiko auzo elkartearekin, asteburuetan eta oporraldietan erabiltzeko. Elkarteak, zehazki, denetariko jarduerak antolatzen ditu Ollokiko bizilagunentzat, guztiak ere Esteribarko herritarrendako irekiak.

Imagen Logotipos Subvenciones Locales Dotacionales