Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

ZURIAINGO EKIPAMENDUA

Fotografía Local Dotacional Zuriain

“Zuriaingo Ekipamendu Eraikina” proiektua Esteribarko Udalak sustatu du, udal ekipamenduetarako azpiegiturak sortzeko programaren baitan. Nafarroako Mendialdea - Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren laguntza jaso du, LGENF programak (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) eta Nafarroako Gobernuak finantzatua.

Programaren kudeaketa Cederna-Garalur Tokiko Ekintza Taldeak egin du. Talde hori lanean ari da Nafarroako Mendialdearen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko, pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako tokiko eta eskualdeko politikak eta ekintzak babestu, eta, horretarako, zerbitzu publiko eta pribatuen sarea sendotuz, herritarrak landa-ingurunera erakarri eta bertan mantentzeko.

Arkitektura bioklimatikoko baliabideak erabili dira energia-eraginkortasun handia lortzeko, hortaz, berokuntza zein hozte-beharrak nabarmen murriztuko dira.

Zuriaingo eraikina eraikitzen ari dira gaur egun. Erabilera anitzeko gunea zein jarduerak egiteko areto handi bat izanen ditu, sukalde eremua eta aterpe berdearekin batera.

Logotipos Subvenciones Locales Dotacionales